Euskara Regresar a la Home
Infocop Online

Prestakuntza-jardueretarako araudia


1.- BPEOren “HOJAS INFORMATIVAS” eta “PSIKOLOGIAZ” aldizkarietan psikologiarekin loturiko prestakuntza-ikastaro edo –jarduerak argitara daitezke, eta iragarkia jartzearen kostua iragarki-jartzaileak hartuko du bere gain.

2.- Publizitatea egiten interesa duenak esku-dirutan ordainduko du kostuaren zenbatekoa; hala ere, onartuko da zenbateko osoa edo zati bat, BPEOko kideentzako matrikula ordaingabeen bidez osatzeko aukera, eta elkargokide horiek Elkargoak berak izendatuko ditu.

3.- Psikologiarekin zerikusia duten edo zerikusirik ez duten gaien inguruko iragarkiak jarri ahal izateko, kasu bakoitzean, alde batetik, gai horien edukien ebaluazioa, eta bestetik, administrazioaz arduratzen den batzordekidearen erabakia beharko dira; batzordekide horrek Batzordean aurkeztu beharko du, onetsi dezaten.

4.- BPEOren argitalpenetan, Psikoterapia-alorreko prestakuntzari, zuzenean edo zeharka, erreferentzia egiten dion iragarkia argitaratzen denean, psikologo edota medikuei soilik zuzenduriko prestakuntza dela espresuki adierazi beharko du.

5.- Elkargoko argitalpenetako iragarkiek, ezingo diete erreferentziarik egin, inolaz ere, Psikologoen Elkarteen Europako Federazioarekin (EFPArekin) Psikologoen Elkargo Ofizialen Batzorde Orokorrarekin edo BPEOarekin aitorpen-hitzarmenak sinatuta ez dituzten elkarteen agiriei. Espainiar erakunde ofizialek emandako agiriak dira salbuespen.

6.- BPEOeko geletan emango diren prestakuntza-ikastaro partikularren iragarkietan, “Ikastaroa BPEOaren eraikuntzan izango dela” argi adierazi beharko da; betiere, BPEOak ikastaro horiek antolatzeko ardura hartu ez badu, iragarkiaren bidez argi geratu behar da.

7.- Gobernu Batzordeak, urtero, “HOJAS INFORMATIVAS” buletinean eta “PSIKOLOGIAZ” aldizkarian, Psikologia-arloan, edo beste gai batzuetan, antolaturiko ikastaroetako edo jardueretako iragartze-gastuak ezarriko ditu. Dena den, prezio desberdinak ezarriko dira elkargokideentzat eta ez direnentzat.

8.- BPEOak, helbide elektronikoa duen elkargokide orori, elkargoko jarduerarekin zerikusia duen informazioa zuzenean bidali ahal izango dio, baita denboraren mugak direla eta puntualki posta arruntez zabaldu ezin den informazioa ere.

9.- Halaber, BPEOak, helbide elektronikoa duen elkargokide orori, jarduera profesionalarekin erlazionaturiko ikastaro eta jarduerei buruzko informazioa eta interesgarri izan daitekeen informazioa zuzenean bidali ahal izango dio. Era berean, bide hori erabiliko du BPEOera iristen diren enplegu-eskaintzak zabaltzeko ere.

10.- Jarduera profesionalari berari buruzko edukien informazioa jaso nahi ez duen elkargokideak, Bizkaiko PEOari idatziz jakinarazi beharko dio.