Euskara Regresar a la Home
Infocop Online

Normativa de las Comisiones


BIZKAIKO PSIKOLOGOEN ELKARGO OFIZIALEKO BARZORDEEN BARNE-ARAUTEGIA

 

1º BATZORDEKIDE IZATEA

Psikologoen Elkargo Ofizialeko gaur egungo arautegia kontutan izanda, eta “Sailak” martxan jarri bitartean, batzorde bakoitzean landuko diren jardueretan parte hartzeko interesa agertzen duten elkargokide guztiak Batzordekide izan daitezke.

2º BATZORDEETAKO JARDUERETAN PARTE HARTZEN HASTEA

Batzorde bakoitzaren lanaldia urtebetekoa izango da eta gutxi gorabehera ikasturtearekin bat etorriko da (iraila – uztaila). Jarduerak ez oztopatzeko asmoz, eta aurreko puntuan adierazitakoaren kontra egin gabe, Batzorde bakoitzeko jardueretan parte hartzen hasteko garaia uztaila eta iraila artekoa izango da. Momentu horretatik aurrera, eta funtzionamendu-aldiaren bukaerara arte, batzordekide berrien sarrera dagokion Batzorde bakoitzeko kideek bozkatu beharko dute; pertsona berri baten sarrera onartu ahal izateko gehiengo soila beharko da.

3º BILERETARA JOATEA

Batzorde bakoitzaren bileretan, batzordeko idazkariak jasoko duen Aktan batzordekideen asistentzia adieraziko da. Elkarren segidako hiru bileratara arrazoirik gabe ez joateak eskubide batzuk galtzea eragingo du:

Batzordearen arloan bozka-eskubidea galtzea.

Batzordeetako arautegiak ikastaroetara joateari buruz ezarritako onurak galtzea.

4º KARGUAK

Batzorde bakoitzak kargu hauek izango ditu:

Koordinatzailea (BPEOren beste sail batzuekiko eta beste Instituzioekiko eta lan-saioetako zuzendaritzarekiko harremanetan ordezkaritza-lana).

Idazkaria (bileren laburpena egin eta Batzordearen baliabideak kudeatu).

Batzorde bakoitzak erabakiko ditu karguak, eta koordinatzaile papera duen pertsonak BPEOren Batzorde Orokorraren aurrean ordezkari eta bozeramaile gisa aritu beharko du.

5º BILERAK

Koordinatzaileak Batzordekideei bileretara joateko gonbidapena luzatuko die gutxienez astebeteko epearekin.

Batzordeko Idazkariak bilera bakoitzeko akta jasoko du. Aipatutako Laburpenean, bileran landutako gaiak, hartutako akordio eta erabakiak, Batzordekideen asistentziak eta hurrengo bileraren data jasoko ditu. Idazkariak Laburpen bakoitzaren kopia bat gordeko du eta Laburpenaren beste kopia bat BPEOren Administrazioan aurkeztuko du.

6º BATZORDEKIDE IZATEAK EMATEN DITUEN ESKUBIDEAK

Batzordeak osatzen dituzten kideek, beren parte-hartzeagatik eskubide batzuk izango dituzte.

Onura horiek arautzeko, ondorengo irizpideak hartuko dira kontutan:

1.- Ikastaroak BPEOk berak antolatuak izan beharko dute.

2.- Arau gisa, ikastaroa Batzordeen jarduera profesionalei egokituko zaie.

3.- Batzordeak ikastaroaren kostua bere gain hartuko du gehienezko plaza bakarrarentzat.

4.- Ikastaro bakoitzaren aurrekontua egiterakoan, BPEOk matrikula baten kostua gehituko du Batzorde bakoitzak irizpideen arabera kudeatuko duen antolaketa-kostu gisa. Elkargokide bati emandako diru-laguntzak eragindako balizko defizitak ez du eraginik izango ikastaroa bertan behera uzteko.

5-. Batzorde bakoitzak bere kideen parte-hartzearen, metodoen eta lan-helburuen maila zehaztuko du.

6.- Batzorde bakoitzak erabakiko du zein batzordekidek jasoko duen asistentziarako diru-laguntza. Horretarako, kontuan izan behar da aukeratutako pertsonak ezaugarri hauek izan behar dituela:

Batzordekide gisa bere eskubideak galdu ez izana.

Diruz lagunduriko beste ikastaro batzuetara joan ez izana.

Normalean bileretara joan izana.

7.- Akordio ezak edo desadostasunak Bizkaiko Batzorde Orokorrak ebatziko ditu.

7º MEMORIA

Batzordeak bere jarduerak jasoko dituen memoria bat aurkeztuko dio hilabete bateko aurrerapenaz Batzorde Orokorrari.