Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko Psikologia Klinikoko Batzordea talde dinamikoa da eta psikologia klinikoan diharduten edo gai horretan interesa duten elkargokideek osatzen dute.
Batzordeko kide izateko betekizun bakarra elkargokide izatea eta urtero horretarako irekitzen den epearen barruan partaide izateko eskaera egitea da.
Bilerak hileroko maiztasunez egiten dira.
Batzordearen helburuak honako hauek dira:
Elkargoak esku-hartzea izan dezakeen psikologia klinikoko gaien inguruan eztabaidatu eta elkargokideen alde egin. Azken urteotako Espezialista Tituluaren agerpenak, LOPS legeak, osasun-zentroen sorrera arautzen duen Errege Dekretuak, etab. psikologia klinikoan funtsezko aldaketak eragin dituzte, eta horrek, psikologoen arteko eztabaida eta kezka sakonak eragin ditu.
Zuzendaritza Batzordeari, psikologia klinikoko batzordekideen bidez, batzordearen kezken eta hausnarketen berri emango zaio, bai eta lortzen dituzten akordioen berri ere.
Jardunean dauden psikologo klinikoentzat ikastaroak eta birziklapen-jarduerak antolatu.
Lan-taldeak, eztabaida-foroak, saio klinikoak etab. antolatu jardunean dauden profesionalentzat.
Lizentziatu berri diren psikologoei zuzenduriko ikastaroak, prestakuntza-jarduerak, jardunaldiak, etab. antolatu.
Jendarte osoari zuzenduriko jarduerak antolatu psikologia klinikoan diharduen profesionalaren jarduera-eremu desberdinen berri emateko helburuarekin.
HELDUEN ETA HAURREN KASUEN IKUSKAPEN TALDEAK
Jarduera klinikoan diharduten profesionalek osatutako taldeak dira; beren profilak, esperientzia-urteei, eredu teorikoari, eta abarri dagokienean, nahikoa heterogeneoak dira. Bilkuren helburua elkarren esperientzia klinikoa ezagutzea eta zalantzak, ezagutzak etab. elkarri ezagutaraztea da. Taldeak, nola haurrena, hala helduena, aipaturiko elementuak gainontzekoekin konpartitzeko nahia duen elkargokide psikologo ororentzat daude irekiak.
NEUROPSIKOLOGIA TALDEAK
Bizkaiko PEOeko Neuropsikologia Taldeak diziplina honen garapenean eta zabalkundean du interesa. Taldean honako helburu nagusi hauek finkatu genituen:
Neuropsikologiaren ezagutza, psikologiako profesionalen eta gertuko beste zientzia batzuetako profesionalen artean sustatu, arlo honetako adituen bidez.
Lanerako, diagnosirako eta esku-hartzerako irizpideak bateratu, diziplinaren homogeneotasunaren alde.
Esfortzuak batu Neuropsikologian proiektu zientifikoak garatzea lortzeko eta emaitzak komunitate zientifikora zabaltzea sustatu.
Diziplina garatzen lagunduko duten ikerketa zientifikoak eta txostenak egin, gaztelaniaz dagoen lan-material gabeziari (ebaluazioa eta errehabilitazioa) aurre eginez.
Profesionalen prestakuntza, bakoitza bere espezialitatean, hobetuko duten prestakuntza-jarduerak antolatu arlo honetan.
Arlo honetan lanean hasi nahi duten profesionalei lagundu, zalantzak argituz edota zailtasunetan lagunduz.
Neuropsikologia alorrean, maila profesional eta pertsonaleko esperientziak elkar trukatu.